Wednesday, March 24, 2010

Nire aurkezpena.

Kaixo.
Informatika klaseetan, power point programa erabiltzen ikasten ari gara. Ez da batere zaila.
Aitzolek, power pointen gure aurkezpena egiteko esan zigun, eta hementxe duzue. Nahiko kaxkarra dela konturatuko zarete.


Wednesday, March 3, 2010

BIGARREN EBALUAZIOA

Ostiral honetan, ebaluazioa bukatuko da, eta nire egoeraren berri emango dizuet.
Nik, orokorrean oso ondo nihoa ikasketetan. Aurreko ebaluazioko notekin oso pozik gelditu ziren bai nire gurasoak, bai Nerea, nire tutorea.
Gaur, tutoretza orduan, "Crepusculo" filma ikusten ari ginen bitartean, Nereak banan-banan pasilora atera gaitu ebaluaketa honen berri emateko: notak, portaera, etxerako-lanak... Maisu-andereƱoak gurekin arazorik baldin badute ere esan digu. Nire kasuan ez dit ezer komentatu. Nota onak ditudala eta horrelako gauzak esan dizkit. Hala ere atzo egin genuen matematikako azterketan jaitsi egin dudala esan dit. Ea ze nota ateratzen dudan... :S Hala ere, ez dut uste suspenditu dudanik, nire ustez ez zitzaidalako horren gaixki atera...
Dagoneko naturan eta euskaran atera dugun globaleko nota esan digute. Bietan bederatzi atera dut, aurreko ebaluaketan bezain ondo! :)
Euskeran, gure gelatik ez du inorrek suspenditu, eta, naturan bat edo bik...

Informatikari dagokionez, ebaluaketa honetan ondo ikusi naiz. Gainera, aurrekoa zailagoa izan zela iruditzen zait, zortzi bat atera nuen arren. Ebaluaketa honetan ez da azterketarik egon, aurrekoan ez bezala. Gainera nahiko ikasi behar izan genuen gelakideok azterketa hartan nota ona atera ahal izateko. Nik, 8,5 bat atera nuen.
Ebaluazio hontaz azterketarik ez degula euki esan dut, baina, probatxo txiki bat bai eduki genuela, ikasi behar ez zenerako... =) Probatxoa ondo edo oso ongi egin genuenoi, nota ez zigula esango komentatu zigun Aitzolek, beraz, nota ona atera nuen.
Informatikako globalerako lasai egon nahitekeela uste dut. :D

Besterika gabe, nire blogean aholkuak jarriko dituzuelakoan nago!