Gaur, nire lehenengo bideoa aurkeztuko dizuet. Behar zaitut abestiaren da, Hesian taldekoa. Ikusi, disfrutatu, eta ea gustatzen zaizuen! Niri, asko gustatzen zait abesti hau.
Wednesday, February 24, 2010
Tuesday, February 23, 2010
Iñauteriak Eskolan

Ostiral hori egunean, denak eskolara joan ginen, baina mozorraturik. Batzuk Funkyz joan ziren, beste batzuk Tutuarekin, bestebatzuk Charlestonez...
Gure gela, Grease filmaz mozorratu ginen. Larruzko txamarra beltza, galtza pegatuak, nexkak ile kardatuarekin eta mutilak gominarekin...
Bandarekin batera, txikien eskolara jaitsi ginen eta han gure txikitako maisu-andereñoak topatu genituen.
Lurra bustita zegoenez, emanaldia Lezoko kiroldegian egitea erabaki zuten antolatzaileek. Jende asko zegoen guri begira: Aiton-amonak, gurasoak, anai-arrebak etab.
Gehienok, oso urduri ginen guk asmatutako koreografia bat dantzatu behar genuelako leheen aldiz, baina guri konkretuki, oso ondo atera zitzaigun.
Gela guztiak dantzatzen bukatu genuenean, ikasle ia guztiak, baita maisu-andereño batzuk euskaldun dantzak dantzatzen hasi ziren.
Hemen daukazute nire gela eta nik, dantzatu genuen abestiaren bideoa.
Klikatu hemen.
Subscribe to:
Comments (Atom)