Wednesday, June 9, 2010

Zuhatzako bidaia



Gaur arratsaldean, Zuhatzara joateko autobusa hartuko dugu lehenengo mailako ikasle gehienak.
Gogo handiak ditugu denok, han bi gau igaroko ditugulako. Gainera, gauza ugari egingo ditugu: Wind-surf, arrauna, pedaloa, piraguismoa...
Leku oso polita dela esan digute. Pantani batean dagoen irla bat da Zuhatza, eta horregatik egongo gea hainbeste uretan.
Eguraldi txarra eman dute, eta ideia hori ez zait asko gustatu, egia esan...
Primeran pasatzea espero det, kurtso bukaerako bidaia delako!

Informazio gehiagorako, klikatu hemen

Tuesday, June 1, 2010

Errezeta



Hona hemen,informatikako klasean egin dudan natilen errezeta. Etxean egitea gomendatzen dizuet! Oso goxoak baitdaude!




NATILAK

Osagaiak:

12 arrautza 1’45euro

3 litro esne 2,37euro

Limoi haundi baten azala o,95euro (lau limoi)

12 goilarakada haundi azukre o,74 (1kg.)

Kanela adarrean 1,80euro (10 g.)

Goilarakada bat kanela hautsean 0,86euro (39g.)

Prozegurak:

  1. Pausoa: Arrautzen gorringoa eta zuringoa separatzen dira eta 8 zuringoak nahasten dira lau goilarakada azukrerekin batera, apartsuak egon arte. Bol batean gordetzen dira.
  2. Esnea ontzi batean jartzen da, zortzi goilarakada azukre, limoiaren azala eta kanela adarrarekin batera. Sutan jartzen da, irakitan egon arte, orduan, ontzia apartatu, eta hurrengo pausora pasako gara.
  3. Esnea hartzen da, eta poliki poliki, gorringoa zegoen bol-era botatzen dugu. Nahasten joan behar gara asko irabiatu gabe.
  4. Nahasketa egin ondoren, berriro ere sutan jarriko dugu, su erdian edo baxuan, eta irabiatzen joaten gara, krema homegeneo bat lortzen dugun arte. (Ez da irakiten utxi behar). Kontu handiz eraman behar da. Pausu honen sekretua, gainaldean dagoen aparra desagertzea izango da. Hau gertatzeko, gelditu gabe bueltak eman beharko dizkiogu. Azkenean krema homegeneo eta leun bat lortu beharko dugu.
  5. Lortutako krema bere puntuan dagoenean, iraztontzi haundi batetik pasatzea gomendagarria da eta ontzi indibidualetan jarri.
  6. Kanela hautsean botatzen zaio, eta hozten uzten da. Hotzak daudenean, hozkailuan sartzen dira.



Eta krisiaren ondorioz, ez baduzute asko arriskatu nahi, hementxe utziko dizuet prezioen tabla bat. Informazio guztia agertzen da, baita bost pertsonentzako sukaldatu nahi baldin baduzue ere.






Besterik gabe, ON EGIN!!










Wednesday, March 24, 2010

Nire aurkezpena.

Kaixo.
Informatika klaseetan, power point programa erabiltzen ikasten ari gara. Ez da batere zaila.
Aitzolek, power pointen gure aurkezpena egiteko esan zigun, eta hementxe duzue. Nahiko kaxkarra dela konturatuko zarete.


Wednesday, March 3, 2010

BIGARREN EBALUAZIOA

Ostiral honetan, ebaluazioa bukatuko da, eta nire egoeraren berri emango dizuet.
Nik, orokorrean oso ondo nihoa ikasketetan. Aurreko ebaluazioko notekin oso pozik gelditu ziren bai nire gurasoak, bai Nerea, nire tutorea.
Gaur, tutoretza orduan, "Crepusculo" filma ikusten ari ginen bitartean, Nereak banan-banan pasilora atera gaitu ebaluaketa honen berri emateko: notak, portaera, etxerako-lanak... Maisu-andereñoak gurekin arazorik baldin badute ere esan digu. Nire kasuan ez dit ezer komentatu. Nota onak ditudala eta horrelako gauzak esan dizkit. Hala ere atzo egin genuen matematikako azterketan jaitsi egin dudala esan dit. Ea ze nota ateratzen dudan... :S Hala ere, ez dut uste suspenditu dudanik, nire ustez ez zitzaidalako horren gaixki atera...
Dagoneko naturan eta euskaran atera dugun globaleko nota esan digute. Bietan bederatzi atera dut, aurreko ebaluaketan bezain ondo! :)
Euskeran, gure gelatik ez du inorrek suspenditu, eta, naturan bat edo bik...

Informatikari dagokionez, ebaluaketa honetan ondo ikusi naiz. Gainera, aurrekoa zailagoa izan zela iruditzen zait, zortzi bat atera nuen arren. Ebaluaketa honetan ez da azterketarik egon, aurrekoan ez bezala. Gainera nahiko ikasi behar izan genuen gelakideok azterketa hartan nota ona atera ahal izateko. Nik, 8,5 bat atera nuen.
Ebaluazio hontaz azterketarik ez degula euki esan dut, baina, probatxo txiki bat bai eduki genuela, ikasi behar ez zenerako... =) Probatxoa ondo edo oso ongi egin genuenoi, nota ez zigula esango komentatu zigun Aitzolek, beraz, nota ona atera nuen.
Informatikako globalerako lasai egon nahitekeela uste dut. :D

Besterika gabe, nire blogean aholkuak jarriko dituzuelakoan nago!

Wednesday, February 24, 2010

Bideoa! =)

Gaur, nire lehenengo bideoa aurkeztuko dizuet. Behar zaitut abestiaren da, Hesian taldekoa. Ikusi, disfrutatu, eta ea gustatzen zaizuen! Niri, asko gustatzen zait abesti hau.

Tuesday, February 23, 2010

Iñauteriak Eskolan


Ostiral hori egunean, denak eskolara joan ginen, baina mozorraturik. Batzuk Funkyz joan ziren, beste batzuk Tutuarekin, bestebatzuk Charlestonez...
Gure gela, Grease filmaz mozorratu ginen. Larruzko txamarra beltza, galtza pegatuak, nexkak ile kardatuarekin eta mutilak gominarekin...
Bandarekin batera, txikien eskolara jaitsi ginen eta han gure txikitako maisu-andereñoak topatu genituen.
Lurra bustita zegoenez, emanaldia Lezoko kiroldegian egitea erabaki zuten antolatzaileek. Jende asko zegoen guri begira: Aiton-amonak, gurasoak, anai-arrebak etab.
Gehienok, oso urduri ginen guk asmatutako koreografia bat dantzatu behar genuelako leheen aldiz, baina guri konkretuki, oso ondo atera zitzaigun.
Gela guztiak dantzatzen bukatu genuenean, ikasle ia guztiak, baita maisu-andereño batzuk euskaldun dantzak dantzatzen hasi ziren.

Hemen daukazute nire gela eta nik, dantzatu genuen abestiaren bideoa.

Klikatu hemen.

Tuesday, December 15, 2009

Eii!!

Hau nire lehenengo bloga da eta espero dut asko gustatzea.

Ni Maria Etxeberria naiz eta 12 urte ditut. Saskibaloira jolastea gustatzen zait eta pianoa jotzen dut.

Ongi pasaa!